Zaporeak alkarteak bazkide kanpainea jarri dau martxan

Kara Tepe eremuko errefuxiatuentzako otorduak prestetako daukan dirua zezeilean amaituko jako alkarteari

Zaporeak-ek bazkideak behar dauz, Lesboseko errefuxiatuei jaten emoten segiduteko

Lesboseko Kara Tepe eremuan asteon izandako sutearen ondorioak / Bizkaia Irratia

Zaporeak alkarteak bazkide kanpainea jarri dau martxa, Lesboseko (Grezia) errefuxiatu gunean dagozan personei jaten emoten segidu ahal izateko. Egunero 1.200 errefuxiatu baino gehiagori jaten emoten deutse Lesbosen. 2015az geroztik bi milioi bazkari duin baino gehiago banatu eta prestau dabez eta 1.500 boluntariok baino gehiagok parte hartu dabe. Chios, Atenas eta Patrasetik igaro ostean, 2019ko zezeiletik Zaporeak taldea Lesbosen dago, Kara Tepe zelaiko errefuxiatuentzako janaria prestetan.

Gaur egun Kara Tepeko eremuko asilo eskatzaileen %90era iristen dira, baina Zaporeak alkartearen helburua % 100era iristea da. Horretarako, baina, finantziazinoa eta inplikazinoa behar dabez. Helena Ruiz de Azuak azaldu deuskunez, bazkideak erakartzeko kanpainea abiatu dabe. Hainbat bide jarri dabez bazkide egin eta proiektua babesteko. zaporeak.eus webgunean informazinoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00