Grafitiaren esentzia berreskuratu gura dabe, batez be letrak lantzen dabezan artistei protagonismoa emonez

Mila Koloredun Jaia herritar guztiei edegita egongo da, bereziki umeei, kaleko artea gertutik ezagutzeko

Zaratamon bigarrenez egingo dabe Mila Koloredun Jaia, irailaren 12an

Aztarna Muralismo Elkartea / Bizkaia Irratia
  • Arrigorriagako Aztarna Muralismo alkarteak antolatutako ekitaldiak arte urbanoa, kaleko artea eta grafitia izango dauz ardatz, Zaratamoko Udalaren babesagaz. Igaz egin eben lehen edizinoa, eta Gurutzalde auzoko eskolako horma-irudia margotu eben. Arrakasta ikusita, aurten be jaialdia antolatzea erabagi dabe.

Egun osoan zehar, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako artistek parte hartuko dabe, tartean Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroakoek. Andoni Ortiz Aztarna Muralismoko kideak azaldu dauenez, grafitiaren esentzia berreskuratu gura dabe, batez be letrak lantzen dabezan artistei protagonismoa emonez, nahi-ta ilustrazino eta marrazki estiloak be izango diran.

Jaialdiaren helburuetako bat grafitiaren inguruan dagozan aurreretxiak gainditzea be bada. Ortizek nabarmendu dau grafitia ez dala nahitaez bandalismoagaz lotu behar, artista askok euren ingurua apaintzeko eta euren identidadea adierazoteko erabiltzen dabelako. Horregaitik, Mila Koloredun Jaia herritar guztiei edegita egongo da, bereziki umeei, kaleko artea gertutik ezagutzeko eta sorkuntza artistikorako beste aukera bat ezagutzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00