Urte guztian zehar zabalik dagoen kanpin onenaren saria dauka

Garagarrilaren 18an ospatu zan urteurrena

Zarautzeko Kanpinak 60 urte bete dauz

Gran Camping Zarautz / Bizkaia Irratia

Zarautzeko Kanpinak edo Gran Camping Zarautz izenagaz ezagutzen danak 60 urte bete dauz. Garagarrilaren 18an ospatu eben urteurrena. Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Basquetourreko ordezkariak izan ziran ekitaldian. Bazkideei eta kanpina zabaldu ebenei omenaldia eskeini eutsen ekitaldian.

Euskadiko handiena

Zarautzeko Talaia Mendin kokatzen da kanpina. Berazadi Zahar baserriaren lurretan eraiki zan 1964. urtean. Macazaga familia izan zan aitzindaria eta gaur egun be, eurak jarraitzen dabe bazkide nagusiak izaten. Euskadiko kanpin handiena da eta 2021. urtetik urte guztian zehar zabalik dagoen kanpin onena be bada. 450 partzela daukaz, 1500 lagunentzako lekua. Urtero 40 mila lagun inguru igarotzen dira bertatik, tartean, euskaldun asko. Surf-zale ugariren bizi-tokia bihurtzen da Zarautzeko kanpina. Esan daiun, surfa egiteko materiala eta bizikletak be alokatzen dabezala. Zarautzeko hondartzara joateko autobus zerbitzua be eskaintzen da bertatik. Glampinga eskaintzen aitzindariak izan ziran eta Green Key ziurtagiria be badaukie, iraunkortasunagaz daukien konpromisoagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00