Kepa Perez Urrazak hitzaldia emongo dau 2022ko abenduaren 27an, 19’30etan

Ameriketara 180tik gora zeberioztarren inguruko kontuak aipatuko dira

Zeberioztarrak Ameriketan lau mendeetan zehar

Zeberioztarrak Filipinetan / Bizkaia Irratia

Hitzaldia eta erakusketa egongo dira 2022ko abenduaren 27an, 19’30etan. Zeberioko Zubialde Eskola Zaharrean. Hizlaria: Kepa Perez Urraza izango da. Hitzaldiaren edukia: 1536an hasita, 1960. hamarkada arte,
Ameriketara joandako 180tik gora zeberioztarren inguruko lehen hurbilketa historikoa, dokumentuen bidez ikertua.
Informazinoaren jatorria: Zeberioko Udal Artxiboan, Méxicoko eta Argentinako bataio-, ezkontza- eta heriotz-agirietan (FamilySearch), PARES Artxibo sisteman eta Interneten datuak.
Indietara abiaturiko 180 zeberiotzar bakoitzaren honoko datu honeek eskeiniko dira:
auzoa eta jaiotetxea, izena, bi abizen eta jaioturtea; gurasoen izenak, lurralde-hartzailea, zein urtetan joan ziren, bizitzaren detaileren bat eta dokumentazinoren jatorria.
Emigrazinoaren arrazoien artean, batzuk sozio-politikoak dira: Biztanlegoaren hazkundea, seme-alaba ugari, ama alarguntzea. Txirotasunetik urten eta bizitza-proiektu duina bilatua nahia.
Baserriarren bizi-iraupena ”oinorkekotza” sisteman oinarritzea. Derrigorrezko soldautzatik ihes egin nahia. Afrikako gerrarara soldadu lez joan nahi ez izatea. Gerraren eta frankismoaren errepresinoaren ondorio zuzena. Indietan senideren bat ondo kokatua (aberastua) egotea.

Amerikara noa
neure borondatez,
hemen baino hobeto
izateko ustez,
aspertua bainago
hemengo izatez,
adios, aita eta ama
ondo bizi bitez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00