Julen Elortegi Grupo SEG enpresako ingeniari aeroespaziala da eta aireportuetako terminaletako eraikinen diseinuan eta hegazkinek erabilten dabezan pisten sorkuntzan be lan egiten dau. Horretarako aholkularitza teknikoa garatzen dau Elortegik.
Ingurumena eta energia eraginkortasuna hobetzeko aireportuetan zeintzuk lan egin daitekezan azaldu deusku Julenek orain dala aste bi Loiuko Aireportuan egin gendun Goizeko Izarretan berezian. “Kutsadurea murrizteko Barajasen argien LED teknologia aldatu da. Beste leku batzutan hegazkinek pistatik terminalera heltzeko egin behar daben bidea laburtu dabe energia kontsumoa murrizteko” azpimarratu dau Julen Elortegik.
Aireportu barri bat eregiteko ez dau edozein zonaldek balio. “Lehenengo ta behin aireportua zama edo bidaiariak garraiatzeko egingo dan zehaztu behar da. Inguruko orografiari be begiratu behar jako, baita meteorologiari be. Osagai horreek guztiak kontuan hartu behar dira” azaldu dau Grupo SEG taldeko ingeniariak.
Loiuko Aireportua oso erakargarria dala azaldu dau Elortegik. Bere aireportu kutunen artean dago Parisko Charles de Gaulle eta Londreseko Heathrow aireportuakaz batera.