Tenpora taldeak 'Ama' diskoa kaleratu dau

Amaren erreferentziaz gain, pandemiak be badauka bere tokia diskoan

“Zenbat eta gehiagotan entzun, gehiago gustetan dabil diskoa”

Elene Arandia eta Juantxo Zeberio / Bizkaia Irratia

Elene Arandia (ahotsa), Juantxo Zeberio (pianoa eta teklatuak), Beñat Barandiaran (gitarra elektrikoa), Itsaso Etxebeste (baxua) eta Hasier Oleaga (bateria) musikariek osotuten dabe Tenpora. Talde gipuzkoarrak hamar urte bete dauz, eta urteurrenagaz batera, laugarren diskoa argitaratu dabe: Ama. Taldekideen esanetan, “ama ez da bat eta bakarra”. Ama honek doinu, molde eta zentzu desbardinak hartzen dauz, irria, kaosa, nostalgia, itxaropena, begirada gordeak, laztanak… Amaren erreferentziaz gain, pandemiak be badauka tokia Tenporaren disko honetan.

Ama diskoak sei kantu barri biltzen dauz. Letrak Harkaitz Cano eta Karlos Linazasororenak dira. Patxadaz egindako lana da, grabazinoetan urtebete emon dabelako. Urdulizko Tio Pete estudioetan grabau eben eta Aitor Etxebarria izan eben bidelagun ekoizpenean.

Martiaren 15ean aurkeztuko dabe lan barria jentaurrean, Tolosako Leidor aretoan emongo daben kontzertuan. Harizko laukote bat eta koroak egingo dabezan abeslari bik be parte hartuko dabe lehenengo kontzertu horretan.

Juantxo Zeberio eta Elene Arandia Tenpora taldeko kideen bisitea izan dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular