Gaixotasun kroniko eta hereditarioa da

Fibrosi Kistikoak infekzinoak sortzen dauz

Zer da Fibrosi Kistikoa ?

Ikertzaileek molekula sintetiko barriak garatu dabez / Arnasa alkartea

Fibrosi Kistikoa gaixotasun kroniko eta hereditarioa da, eta osasun-arazo larriak eragiten ditu. Batez be, birikei eta digestino-sistemari eragiten deutsen gaixotasun degeneratiboa da. 4.500 -5.000 jai barrietatik bateri eragiten deutso. Euskadin 180 gaixo inguru dagoz.

FK daben pertsonen gen akastun batek (CFTR proteina, 7. kromosoman kokatua) biriketan, pankrean eta beste organoetan mokoa pilatzen dau. Biriketan, mokoak arnasbideetako bakterioak buxatzen ditu eta infekzinoak sortarazten, biriken ahala apurka mugatuz. Pankrean, mokoak gorputzari janariak desegin eta elikagaiak xurga edo bereganatzeko behar dituen digestino entzimak askatzea eragozten dau.

Benetako FK unidadeen prebentzinoa, ikerketa eta sorkuntza funtsezkoak dira FK daben pertsonen orainaldian eta etorkizunean. Funtsezko helburuak dira fibrosi kistikoaren orainak eta etorkizun hurbilak zelakoak izan behar dauan ulertzeko.

Arnasa Alkartea osotzen dabe gaixotasun hau daben senitartekoak, eta gaur Noemi Uribe izan da gure artean honen barri emoteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00