Gazteak dagoz orain arduradun eta mutil gehiago erakartzea da helburua

Markina-Xemeingo taldeak ekitaldi desbardinak antolatu dauz urteurrena ospatzeko

Zerutxu Dantza Taldeak 60 urte bete dauz

Zerutxu Dantza Taldea / Zerutxu Dantza Taldea

Markina-Xemeingo Zerutxu Dantza Taldeak 60 urte betetan dauz aurten. 1966. urtean sortu zan Zerutxu Dantza Taldea. Alaine Urrutiak eta Igor Ibarzabalek, gaur egun taldeko arduradunak direnak azaldu deuskuenez, diktadura garaia zan eta euskereagaz lotutako guztia mantentzea izan zan helburua. Zerutxu dantza taldea sortu ebenek, lan handia egin eben herrian bertan sortutako dantzak berreskuratzen. Felipe Amutxastegi izan zan euretariko bat. Oraindino be, Xemeingo Ezpata-Dantza, Mahai-Gainekoa, Zaragi Dantza eta Soka Dantza eskaintzen jarraitzen dabe, herrikoak guztiak. Gaur egun, taldeko gazteek hartu dabe Zerutxuren ardurea. 8 bat lagunek emon dabe pausua. Urrutia eta Ibarzabal dira euretariko batzuk. Modu horizontalean funtzionetan dabela esan deuskue.

Gizonezko gitxi taldean

Gaur egun, ehun lagun baino gehiago dagoz Zerutxu dantza taldean. Arazoetariko bat da, mutil gitxi dagozala. Umetan hasten dira gehienak, LH1 mailan dagozanean hain zuzen. Kontua da, taldean mantentzea gatx egiten dala, kirola egitea nahiago izaten dabelako gehienek. Esann deuskuenez, giro oso ona daukie ensaioetan eta astean bitan egiten dabez. Orain, 60. urteurrena ospatzeko, apirilaren 18an daukie ospakizuna. Bazkaria antolatu dabe egun horretarako. Ikastaroak eskeini eta erakusketa bat antolatzeko asmoa be badaukie. Etorkizunera begira, mutilak erakartzea da erronka nagusiena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00