Euskal Herrian eta Ameriketan kokatzen da istorioa 70 eta 80ko hamarkadetan

'Jai-Alai' argitaratu dau Portugaleteko idazleak

Zesta-puntea ardatz Gaizka Arostegiren eleberri barrian

Gaizka Arostegiren 'Jai-Alai' / Bizkaia Irratia

Gaizka Arostegi Portugaleteko idazleak ‘Jai-Alai’ eleberria argitaratu dau Elkar argitaletxeagaz batera. Haur eta gazteentzako liburuak idatzi dauz orain arte euskeraz. Helduentzako be idatzi izan dauz eleberriak. Oraingo honetan, euskeraz dakar bere lehenengo eleberria. Zesta-puntea da ardatz thriller honetan.

Martin Larralde

Ruper Ordorika oso gustokoa izanik, Martin Larralde dauka izena ‘Jai-Alai‘ eleberriko protagonisteak. Zesta-puntan ari da Ameriketan, Miamin hain zuzen. 1989. urtean pelotariek egin eben huelgea hasten danean Euskal Herrira itzultzea erabagitzen dau. Ameriketan sortutako arazoak ez dira Euskal Herrian amaitzen. Arostegik esan deuskunez, dokumentazino lan handia egin dau liburua idazteko. Besteak beste, garaiko pelotariakaz be izan da berbetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00