Zientzia Astea Bilbon, Barakaldon, Donostian eta Gasteizen ospatuko dau EHUk

Abandoibarrako Bizkaia Aretoan zientzia, teknologia eta barrikuntzagaz lotutako tailerrak egongo dira

Zientzia Astean 200 jarduera baino gehiago domekara bitartean

Aurtengo Zientzia Astearen txokoetariko bat / EHUko Kultura Zientifikoko Katedra

EHUren Zientzia Astea 2022 gaur hasiko da eta hil honen 13ra arte iraungo dau. Zientzia Asteak izaera ludikoa eta pedagogikoa dauka eta adin guztietako jendeari zabalik dago. Bere helburua, euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea da, eta aldi berean euren jakin-mina piztutea.

Zientzia entzun, dastatu, ikusi, usaindu, ikutu , eta sentitzeko aukera parebakoa da , eta hain zuzen bere, horretan egunero lan egiten daben EHUko irakasle eta ikertzaileen eskutik.

Edizinoa honetan, Zientzia Astearen eskeintza, egoitza guztiak kontuan hartuta 42 txoko zientifiko, 75 tailer eta 77 kanpo-jarduerak ostuko dabe. Gainera umeentzako zientzia-ikukizun bat, hitzaldiak, erakusketak, lehiaketak eta bakarrizketa zientifikoen Zientzua Club. Guztira, 200 doako jarduera eskeiniko dira. Honen barri Nerea Jauregizar  EHUko Zientzia Gizarteratzeko zuzendariak emon deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular