Hogeita lau euskal erankundek zientzia eta teknologia bardinzaleagoa sustatzeko programea sortu dabe

"Emakumeak Zientzian 2023" ekimenean 50 ekintza egongo dira

Zientzia nesken kontua be bada

Emakume Zientzilariak / Bizkaia Irratia

Hogeita lau euskal erakundek elkarrekin antolatu dabe Emakumeak Zientzian ekimenaren zazpigarren edizinoa. Edizino honen helburu nagusia da gizonen eta emakumeen arteko erantzunkidetasunak dauan garrantzia azpimarratzea, guztion artean zientzia eta teknologia bardinzaleagoa sustatzeko. Batik bat otsailaren 8tik 17ra bitarteko astean egingo dira Emakumeak Zientzian 2023 ekimenaren jarduerak. 50 ekintza eta sorpresa baino gehiagoko programa zabala diseinatu dabe. Lau Haizetara irratsaioan Idoia Mujika Materialen Fisika Zentroko komunikazino eta dibulgazino arduraduna.

Hainbat zentro barri gehitu direnez proiektura, era askotako ikerketa-eremuak jorratuko dira, “zientzia bada nesken kontua” mezua ahalik eta pertsona gehienei helarazteko. Gainera, edizino honetan, Bizkaiko erakundeen parte-hartzeari esker, eremu geografikoa zabaldu da eta ekintzak Gipuzkoan eta Bizkaian egingo dira, uriburuetan batez bere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00