"Pertsona askok heriotzea gertutik ikusi dabe eta horreek prozesu barri bat hasiko dabe" esan dau Ziortza Karrantzak

Benetuserren DANAk kaltetutakoak artatzen ibili da Ziortza Karrantza psikologoa

Ziortza Karrantza: “Valentziara joandako psikologo batek be ez dau han jarraitzen”

Ziortza Karrantza psikologoa / Bizkaia Irratia

“Valentziara laguntzen joandako psikologo batek be ez dau jarraitzen han” esan deusku Ziortza Karrantza psikologoak. Goizeko Izarretan saioan alkarrizketatu dogun psikologo bizkaitarra. Valentziako Benetuser herrian laguntzen ibili dan profesionaletariko bat izan da. “Valentziako Psikologoen Alkartetik agindu deutse kanpotik joandako psikologoei alde egiteko, alkartea bera arduratuko dala laguntza edo zerbitzu honetaz” salatu dau Ziortzak. Barikuan, zemendiaren 29an, hilabete bat beteko da DANAk eragindako hondamenditik.

Hondamendia gertatu eta berehala joan zan Ziortza Karrantza laguntzera. Kasu batzutan, etxeetara hurreratzen ziran, beste batzutan, kalean bertan eskaintzen eben laguntzea. “Topau doguzan kasu gehienak, antsiedadeagaz lotutakoak izan dira, lo egiteko arazoak, shock egoeran geratu diranak…” azaldu deusku Ziortza Karrantzak.  Asteak pasau dira eta psikologoaren eretxian egoereak txarrera egin dau. Kudeaketea, euren arloan behintzat, eskasa dala esan deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00