Urriaren 10ean ospatzen dan Osasun Mentalaren nazinoarteko eguna dala-eta, Algortara jo dogu Lau Haizetara irratsaioan Argia Fundazioa ezagutzera. Euren ibilbidea eta egiten daben lana hurretik ezagutu gura izan dogu, eta horretarako Ziortza Ostolozagarekin berba egin dogu. Bera Argia Fundazioko Eguneko Ospitaleko arduraduna eta psikologea da. Buruko gaixotasun larria daben pertsonei arretea emoteko irabazi-asmorik bako fundazinoa da Argia. Bizkaiko Foru Aldundiak erakundearen 3 egoitza-zentro, eguneko zentro 1 eta 28 etxebizitza finantzatzen dauz laguntzapeko etxebizitzekin.
Ziortza Ostolozagak aitatu deuskunez Algortako Eguneko Ospitalean 100 erabiltzaile dagoz, 24-55ko bataz besteko adin tartean. Bertan talde ariketak egiten dabez, kirola, terapiak… Giro ezinhobea dagoala nabarmendu dau psikologeak. Gainera, azpimarratu dauanez, oso garrantsitzua da erabiltzaileak pertsona lez ikustea eta ez pertsona gaixoak lez.