Dantza Bertikalaren lehenengo topaketeagaz hasi da Zirkualde jaialdia. Zirku-arteen arloan Euskadin egiten dan jaialdi bakarra da Bilboko Zirkualde. Errekalde auzoan, gaurtik zapatura bitartean, bost zirku-ikuskizun eskeiniko dira. Kontua da aurten, nobedadea izan dala Dantza Bertikalaren Lehen Topaketea antolatu dala. Bilboko Udaletik, Pedro Ormazabal programazino arduradunak esan deusku, euren asmoa, holango gehiago antolatzea dala hurrengo urteetako jaialdietan. Lehenengo topaketa honetan 30 profesionalek emon dabe izena lehenengo dantza bertikalaren topaketan. Berbaldiakaz dabiz osotzen honakoa, hainbat gai jorratuz. Gaur, Zintzilik Riggingek emongo dau berbaldia. Legislazinoetaz eta seguruetaz egingo dau berba. El Fango kiroldegian izango da berbaldia arratsaldeko lauretan eta ostean, La Glo Zirko Dantzaren “Ensueño” ikuskizuna eskeiniko da batetik eta bestetik Reverie konpainiaren “Moondance” ikuskizuna. Biak dantza bertikal ikuskizunak.
Bost konpainia guztira
Zirkualde jaialdian aurten, bost konpainiek eskeiniko dabez zirku ikuskizunak. Honeetatik hiru, euskaldunak dira eta gainontzeko biak kanpokoak. La Fem Fatal, La Trapecionista KIA eta Malas Compañias Zirko Taldea dira bertokoak. Circ Pistolet Kataluniatik dator eta D’Click Aragoitik. Bilboko Errekalde auzoko plazan izango dira ikuskizun guztiak hamalaugarren Zirkualde jaialdian. Doakoak dira eta publiko guztiarentzat.