Zer Non Ikusi taldeak euskarazko edukiak ikusteko Zni TB izeneko tresna sortu dau. Streaming bitartez euskaraz topau ahal dan edukia kontsultetako aukerea emoteaz gain, zinema aretoetako estreinaldien buruzko informazinoa emoten dau taldearen web orrialdeak.
Youtuben eskuragarri dagozan edukien zerrendea be webgunean jarri dabe. Orain, barriz, beste pauso bat emon dabe: Zni TB aplikazioa sortu dau euskaltzale talde berak. Eneko Oroz, proiektuaren partaidea Bizkaia Irratiko mikrofonoetan egon da.
Jasotako erantzuna
Momentuz, Zer Non Ikusi proiektuko kideak pozik dagoz aplikazinoa martxan ipinitako momentutik jasotako erantzunagaz. Izan be, 1.000 jaitsiera baino gehiago euki dau aplikazinoak Play Store dalakoan. Gainera, kontuan izan behar da aplikazinoa ez dagoala ondino eskuragarri iOS sisteman. Hori dala eta, soilik Android motako gailuetatik eskuratutako datuak dira.