Korrontzi eta Iñigo ETS alkarregaz 'Ederregia zelako' abestian

Korrontzi taldeak urte beteko dauz 2024. urtean

2024. urtean Korrontzik 20 urte beteko dauz, eta urteurren borobil hori ospatzeko, sorpresaz betetako lan barria kaleratuko dau taldeak zemendiaren 28an: Korrontzi 20, taldearen hamabigarren diskoa. Talde bizkaitarraren 20 urteko ibilbidea laburbiltzen dauan disko-liburua da, bai irudi zein doinuen bidez. Asmo handiko proiektua da, eta taldeak Luis Peixoto ekoizle portugaldarraren laguntzea izan dau Korrontziren errepertorioko ezinbesteko kantuetako batzuk bertsionatzeko garaian, baita beste kanta barri batzuk ekoizteko be. Danetara, 23 abesti 23 kolaboratzailekaz. Horreen artean: Phil Cunningham, Michael McGoldrick, Luar Na Lubre, Iñigo ETS, Alex Gatibu edo Gozategi.

Agus Barandiaran Korrontzi taldeko abeslaria musikariak eta Bizkaia Irratiko Lau Haizetara saioko kolaboratzaileak Ederregia zelako kantua aurreratu deusku primizian. Korrontzi taldearen kantu ezagun hau disko barrirako birmoldatu dabe, eta ETS-ko Iñigo Etxezarretaren abotsean entzun geinke.

Disko barriaren aurkezpen birako lehenengo kontzertua Bilboko Campos Antzokian izango da, abenduaren 26an. Ganera, kontzertu horrek helburu solidarioa izango dau. Sarreren salmenteagaz lortzen diran onura guztiak Zaporeak GKEarentzat izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular