Zuazo Eskubaloi Taldeak Logroñon jokatuko dau gaur. Maddi Bengoetxeagaz egin dogu berba

Maddi Bengoetxea Zuazoko jokalariak esan deuskunez, taldeak ligarako indarra hartu dau kopan irabazita

Zuazok, kopan irabazi eta gero, lehen garaipenaren bila urtengo dau ligan

Zuazoko jokalariak partidu aurretik / Zuazo Eskubaloi Taldea

Zubileta Evolution Zuazo Barakaldo eskubaloi taldeak ezinean hasi dau ligea. Bost partidu jokatu ditu. Hiru galdu eta bi bardindu. Puntu beharrizana daukie barakaldarrek, eta kopako garaipenak indarra emon deutse. Lanzaroten 22-29 irabazi eban Joseba Rodriguezen taldeak. Sarrionaindia-Ibarra eta Bengoetxea izan ziran gol egile nagusiak. Seina sartu zituen. Maddi Bengoetxeagaz egin dogu berba Jokoan saioan.

Maddi Bengoetxea errenteriarrak 4. denporaldia egingo dau Zuazon. 17 urte eukazala debutau eban gorengo mailan, eta jokalari garrantzitsu bihurtu da errenteriarra. Bengoetxeak esan deuskunez, kopako garaipenak indarra emon deutse ligarako. Orain, ligako lehen garaipenaren bila doaz. Gaur (21:00) jokatuko dabe Logroñon, Grafomal La Riojaren aurka. Errioxarrak azkenak dira sailkapenean. Puntu bakarra daukie. Zuazorentzat oso garrantzitsua da partidu hau irabaztea. Sailkapenean gora egiteko zein atzekoakandik urruntzen hasteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00