Zubira izeneko Portugaleteko erraldoien konpartsa barriak lehenengo kalejirea dauka bihar. Txakolina Fest jaialdiaren barruan arituko dira lehenengoz Zubira konpartsa barriko kideak. Hamalau lagun batu dira bertan. Jabi Karnizerok azaldu deuskunez, Portugaleten, aspaldiko ohiturea dira buruhandi eta erraldoien kalejirak. Ari horretatik tiraka, hamalau lagun batu dira eta konpartsa barria sortzea erabagi dabe. Portugaletekoak dira guztiak. Erraldoiakaz txandaka ibiliko diran hamalau lagunez gain musikariak be badagoz taldean.
Ensaietan urtarriletik
Urtarriletik dabiz ensaietan. Horretan lagun, Sestaoko Birakari alkartea ibili da. Astean birritan batzen dira Portugaleteko merkaduan. Ensaioak zabalik egiten dabez, hau da, nahi daben guztiak hurreratu daitekez ikustera. Taldea bera be zabalik dago parte hartu nahi dabenentzat. Habanerak eta bals-ak dira batez be, eskeiniko dabezan dantzak. Zubira konpartsak web orria be badauka. Bertan azaltzen dabenez, aurten, garagarrilaren 1ean Giako Amabirginaren egunean eta abuztuko San Roke jaietan be urtengo dabe kalera. Bihar, barriz, Txakolina Fest jaian, eguerdiko hamabietan izango da euren lehenengo kalejirea.