AP-8an eta Hegoaldeko Sahiesbidean kamiolariek %10eko deskontua izango dabe

BFAtik dinoe neurria 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dala indarrean
Imanol Pradales BFAko Azpiegituretarako diputadua / Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiak ibilgailu astunentzat %10eko beherapenak iragarri dauz AP-8 eta Supersur autobideetan. Datorren urteko urtarrilaren 1etik aurrera izango dira indarrean gaur iragarritako beherapenak.

Imanol Pradales BFAko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputaduak azaldu dauenez, laguntza honegaz garraioaren sektoreari lehiakortasuna irabazten lagundu nahi deutse. Ibilgailu eraginkorrak, onurak izango dabezala zehaztu dau Pradalesek.

Deskontu horreen eragin ekonomikoa garraio sektorean 2,6 milioi eurokoa izango da. Eta diru kopuru hori izango da hain zuzen, Interbiak-ek jasoko ez dauena. Zuzeneko laguntzak dirala azpimarratu dau Pradales diputaduak. Gaur aurkeztutako laguntza honeen helburua, eraldaketa digitalei eta energetikoei aurre egitea dala adierazi dau foru diputaduak, deskarbonizazino helburuak lortzen laguntzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00