“EztanDA” leloaren bitartez betiko Azoka eta betiko giroa berreskuratu gura dauz aurton Durangoko Azokak

Abenduaren 7an Ikasle Goiza berreskuratuko dabe, euskal kulturaren transmisinorako gakoa dalako. 5 eguneko kultura eztandea egongo da aurten
Durangoko Azokako antolatzaileak / Bizkaia Irratia

Aurtongo Azokak 176 partaide eukiko dauz eta horreetatik 15 autoekoizleak dira. Guztira 248 stand egongo dira eta era honetara pandemia aurreko kopuruetara bueltauko da Durangoko Azoka. Nobedadeak, 2022an argitaratutakoak 689 liburu, 141 disko, 46 aldizkari eta 54 produktu. Durangoko Azokaren hasi baino bi egun arinago, abenduaren 5ean, DA PRO egongo dira aukeran.

On Line denda

On Line denda mantentzea erabagi dabe batez be Azokara joan ezingo diranei begira. ZU NON HAN DA programeagaz aurrera jarraituko da, argitalpen barriak liburu dendetara eroango dira eta aurton nobedade lez herrietako liburu dendetan be zuzeneko emonkizunak eskainiko dabez.

Diskogintza bultzatu aurten

Landakoguneko bazter baten, apalategi barri bat egongo da liburu barriak kontsultetako eta disko barriak ezagutzeko QR kode baten bitartez disko bakotxeko kanta bana entzun ahalko da. Diskongintza jasaten dabilen krisiari buruz berba egin dau Beñat Gaztelurrutiak Gerediaga Elkarteko kudeatzaileak.

Guneak

Egitarauari buruzko eta nobedadeei buruzko informazino guztia www.durangokoazoka.eus -en bitartez ezagutu leiteke. Guneei jagokenean 30 minutuko zabalkune lanen aurkezpenak eta mahainguruak Landakoguneko Talaia gunean egingo dabez. Besteak beste euskal literaturaren nazinoartekotzeari eta kultura eraldatzaileari buruz jardungo dabe. Bitxikeri modura Japoniako geografo batek egindako paisaia linguistikoari buruz egingo dau berba. Durangoko Museoa be DAko gune izango da. Kataluniako argitaletxe bat
lehenengoz etorriko da Azokara eta azalduko dau zergaitik hasi diran euskerazko liburuak katalanera itzultzen.

Abenduaren 7an KABIA gunean irakasleendako programa berezia deitu dabe lehenengoz. Irudienean nobedade nagusia “Irati” pelikulea izango da. Zine areto komertzialetara heldu baino lehen Paul Urkijoren maisulana Durangoko Azokan estreinauko da. Ez da lan bakarra izango, Ikus-entzunezko ugari eskeiniko dira. Aurton 15 urte beteko dauz Ahotseneak eta Miren Narbaizak esan dau eurentzat musikarien eta idazleen barriena ezagutarazoteko edizino hau oso berezia izango dala. Umeetxuei jagonean Saguganbara gunea ekintzaz beteta datorrela azaldu dau Martxel Zubiak. San Agustin Kulturgunean arte eszenikoak izango dira protagonista. Antzerki eta
dantzen pieza txiki emonaldiak egongo dira aurton.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00