84 enpresa parte hartzen dabilz World Maritime Week kongresuan

Kongresuan ontzigintza-industria, arrantza, portuak eta energia barriztagarriak jorratzen dira
World Maritime Week / Bizkaia Irratia

BEC itsas industriarako erreferentziazko topagune bihurtu da egun honeetan, laugarrenez egin dan kongresuari. Ekitaldian 90 hizlari aditu baino gehiagok parte hartzen dabe, hemengoak eta nazinoartekoak. Erakusketa-gune bat be dago, enpresek euren nobedadeak erakusteko,  networkinga eta B2B programa bategaz batera.  World Maritime Week-en laugarren edizino honetan, lau hitzordu izango dira: Sinaval, Eurofishing, Futureport eta Ocean Energy Conference.

Ontzigintzaren sektorea Sinaval azokaren inguruan biltzen da. Bertan, Lehiakortasuna eta Erresilientzia Itsas Industrian eta Digitalizazioa sektorean lako gaiak jorratzen dira 4.0 Ontziolari, Biki Digitalari eta tripulatu bako ontziei buruz. Bestalde, Eurofishingek Itsasoko Espazio Plangintzaren erronkei heltzen deutse, kasu errealekin eta hitzaldi magistralekin, eta, aldi berean, atunontzien jardunaldiak egiten dauz. Futureport portuko kongresuari dagokionez, gaia Eraldaketa Digitalera eta Portu Berdeak izenekoetara bideratuta dago. Bestalde, Ocean Energy Conferencek itsasoko energia barriztagarrietan adituak diran personak biltzen dauz, eta horreen ardatz nagusia erosketa publiko barritzailea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00