Orain dala 27 urte minbizi mota hau detektetako martxan jarritako programak 11.708 bular-minbizi kasu antzemon dauz Euskadin egindako hiru milioi mamografia baino gehiagotan.
Programak harrera oso ona euki dau andrazkoen artean. Mamografiak egiteko hartzaile posibleen %80k bat egin dau programeagaz. Gaur egun 50 eta 69 urte bitarteko emakumeei egiten jake, baita bularreko minbizia jasan daben ama, alaba edo ahiztea daben 40 eta 49 urte bitartekoei be. 2021ean Osakidetzak 687 bularreko minbizi kasu detektau ebazan: 95 Araban, 370 Bizkaian eta 222 Gipuzkoan.