17 ikastetxe publikok sukaldea eukitea eskatu deutse Hezkuntza Sailari

EAEko ikastetxe publikoen heren batek bakarrik dauka sukaldea ikastetxean bertan
Ekimenaren bozeroaleak, gaur goizean prentsaurreko batean / Bizkaia Irratia

Gaur egun, EAEko ikastetxe publikoen heren batek bakarrik dauka sukaldea ikastetxean bertan. Gainerakoetan, kanpoko sukaldeetan prestautako janari garraiatua jaten da. Hezkuntza Sailaren asmoa, sei ikastetxetako sukaldeak berreskuratzea zan. Halan da be, kopuru osotik bi baino ez dira eregi. Hori dala eta, hainbat ikastetxe alkartu eta Ikastetxerik ez, sukaldarik barik ekimenari ekin deutsie barriro. Sailaren oneretxia jaso daben eta obra egiteko zain dagozan ikastetxeak dira, edo zuzenean EJren erantzunik jaso ez dabenak. Horreen artean, Urduña, Gorbeia, Atxondo eta Arrigorriaga dagoz, besteak beste.

Ikastetxeetan sukaldeek abantaila asko dabezala nabarmentzen dabe. Elikagaien xahutzea murrizten da, elikagai freskoekin menuak egitea errazten da eta tresna pedagogikoa izan leike, besteak beste.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular