Ander Herrera: “Ibilbide guztiko unerik gatxena pasetan nabil”

Giharretako arazoak orain dala urtebete ingurutik daukazala onartu dau eta futbola iztea be pentsau dauela
Ander Herrera / Athletic Club

Ander Herreraren egoera fisikoak galdera asko eragin ditu Athleticera itzuli danetik. Herrerak sare sozialen bidez egin dau berba. Ibilbideko unerik txarrena pasetan dabilela esan dau. Eta aitortu dau futbola iztekotan be egon dala pare bat aldiz. Giharretako arazoak orain dala urtebete hasi zirala adierazi dau. Hau da, Paris Saint-Germainen egoala. Parisen bertan amaitu eban 21-22 denporaldia, eta 22-23rako etorri zan Athleticera.

Jon Uriarte presidentearen aldiko fitxaje nagusia izan da Herrerarena. Jokalari beteranoa eta kalidade handikoa. Zelai erdia indartzeko etorri zan. Baina, denporaldia hasi danetik oso gitxi jokatu dau. Partiduren baten minutu batzuk, besteren baten hasieratik eta hurrengoan, deialditik kanpora. Holantxe ibili da orain arte. Herrerak aurrera egingo dauela esan dau. Ahalegin guztia egingo dauela ondo osatzeko eta gehien gustetan jakona egiteko.

Herrera fitxetearen gainean zalantza asko egon da hasieratik. Ondo ete egoan, horixe zan nagusia. Itxita heldu zan Parisetik. Horixe  jakin eragin eban Uriartek aurkezpenean. Azkenean, urte birako sinatu eben orain dala gitxi. Herrerak esan eban, berak baekiala denporaldi birako etorrena. Galdera asko eta zalantza asko dagoz hondino airean Herreraren inguruan. Momentuz, giharretako arazoak osatzea dau helburu nagusia. Ea lortzen dauen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00