Esne Beltza, Olaia Iniziarte, Kukai, Zetak edo Gozategi ZEID FESTen

20 kontzertu baino gehiago egongo dira, jorrailaren 1ean
ZEID FESTen aurkezpena / Bizkaia Irratia

Hilabete barrian sartzearekin batera, ZEIN EDERRA IZANGO DEN FEST musika jaialdia ospatuko da BEC-en. Udabarriko Euskal Herriko lehen jaialdia izango da. Ateak goizeko 10:30etan irekiko dira eta goizaldeko 02:00etan itxiko dira, azken kontzertua amaitu ondoren. Musikea, dantzea, euskal sortzaileen azokea edo foodtruck-ak izango dira, besteak beste. Euskal taldeak dira nagusi kartelean:  Esne Beltza, Kerobia, Doctor Deseo, Motxila 21, Olaia Iniziarte, Kukai, ZETAK edo Gozategi. 

Kanpoko artistak be badira. Don Patricio, LA MODA edo Zahara Rave. Diziplina artistiko ezbardinek ere badabe.  Elektropottotte Emakumeen Txaranga eta Albina Stardustek zuzendutako Euskal Trabestiak izeneko showa izango dira be. Sarrerak eskuragarri dagoz webgune ofizialean, eta egunean bertan be eskuratu ahal izango dira.

Bariku honetan aurkeztu da aurtengo musika festibala EITBren Bilboko egoitzan. Jaialdiaren nondik norakoak azaldu dauz Jon Arratibel zuzendariak, Xabier Doncel Gazteako zuzendariarekin eta Lorea Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputaduagaz batera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00