Gorbeia Suzien lasterketan izena emoteko epea zabalik

Skyrace-n izena emoteko epea hilaren 26an amaituko da eta ehundaka lagun itxaroten dabez
Gorbeia Suzien lasterketea / Bizkaia Irratia

Skyrace lasterketarako izen-emotea martxoaren 1etik 26ra bitartean egongo da zabalik www.gorbeiasuzien.eus atarian. Ondoren, martiaren 31n egingo dan zozketa bidez osatuko da urteerako parte hartzaileen zerrendea eta baita itxaron zerrendea be. 21K lasterketako izen-emotea apirilaren 3an zabalduko da, goizeko 10:00etan, eta dortsalak bukatu arte egongo da zabalik.

Aurton be andrazkoen presentzia bermatzeko ahalegin berezia egingo dau antolakuntzak. Gorbeia Suzien Merrell 2023 edizioa ISF-k, Nazioarteko Skyrunning Federazioak, antolatzen dauzen Skyrunner World Seriesetako Premier probea izango da. Gorbeia Suzien 2023 irailaren 22-24 asteburuan ospatuko da Zeanurin, eta Skyrace eta 21K lasterketak irailaren 23an, zapatuan, egingo dira. Skyrunner World Series zirkuitoa apirilaren 29an hasiko da Calamorro Skyrace lasterketeagaz eta Frantzia, Austria, Espainia, Portugal, Kanada, Peru, Suitza, Italia eta Euskal Herria igaroko dabezan 13 proba hartuko dauz bere baitan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular