Kutxabank Euskadin errotuta

BBK-k amaitu dau Erreserba Funtsaren zuzkidura

BBK banku fundazinoak eratu dau Erreserba Funtsaren gitxieneko bolumen objektiboa Kutxabanken daukan kontrol posizioa mantendu ahal izateko, hau da,  finantza erakundearen akzinoen % 57.  Erregulazino baldintza hori epe ofiziala amaitu baino urte bi lehenago bete dau. Holan ba, BBK-k Kutxabanken kontrola mantenduko dau, bankuaren errotzea bermatuta. Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu enpresa nagusia da eta 6000 familiari baino gehiagori enplegua ematen deutso. Berton egotea bermatu da orain.

Erregulazino betekizun hori errespetatzeaz gain, urte honeetan zehar Gizarte Ekintzaren aurrekontua handitu egin dau, eta Estaduko handiena da biztanleko. Eratu dan Erreserba Funtsaren bolumen objektiboa 231 milioi eurokoa da. Zenbateko objektibo hori urtero birkalkuletan da. Horretarako, ratio jakin bat apliketan jake Kutxabanken arriskuaren arabera haztatutako aktiboei eta ratio horrek, beste parameto batzuen artean, kontuan hartzen dau bankuaren kaudimena.

Oso mugarri garrantzitsua da BBK banku fundazinoarentzat.  2013. urtean egin zan 26/2013 Legea,  aurrezki kutxei eta banku fundazinoei buruzkoa, haren helburu nagusia izanda finantza sistemearen zati jakin bat berregituratzea: aurrezki kutxa zaharrak.

Aurrekariak

Aurreki Kutxa eta Banku Fundazinoen ganeko 26/2013 Legeak ezaugarri jakinak zituen erakundeak banku fundazino bihurtzera behartu zituen. Legeak ezarri zituen eta garai haretako BBK-k beteten zituen baldintza nagusiak honeek ziren:

Kreditu erakunde batean partaidetza izatea:

  • Erakundearen kapitalaren edo boto eskubideen gitxienez % 10ekoa dana;
  • Administrazino organoko kideren bat izendatzeko edo kargutik kentzeko eskubidea

Baldintza honeek betez gero, Banku Fundazinoa eratu behar zan urtebeteko epe barruan, legea promulgatu zanetik zenbatzen hasita. Legeak berak hitzaurrean dinoan moduan, helburua zan, besteak beste, kudeaketa eredu barri bat sustatzea.

26/2013 Lege horren ondorioz, 2014ko zemendian eratu zan BBK Banku Fundazinoa eta eraldaketa prozesu bati ekin jakon.

Zehazki, finantza erakundearen kontrola mantendu nahi eben banku fundazinoek finantza plan indartu bat aurkeztu behar eben. Plan horrek barruan izan behar zituan partaidetutako bankuaren etorkizuneko kapital premina posibleei erantzuna emoteko erreserba funts bat eta arriskuak dibertsifikatzeko eta kudeatzeko plan bat. Funts horren zuzkidura ez egiteko aukera legez, legeak honako hau aurrikusten eban: “…banku fundazinoaren finantza planak ez dau eskatuko erreserba funtsa eratzea, betiere dibertsifikazino planari desinbertsino programa bat gehitu ezkero. Azken plan horretan zehaztuta azalduko dira fundazinoak kreditu erakundean dauen partaidetza idatzi zati honetako lehenengo lerrokadan aitatutako bost urteko gehieneko epearen mailatik behera jaisteko ezarri behar dituan neurriak”.

BBK-k erreserba funtsaren zuzkidura aukeratu eban, Bankuarentzat, akzinodunentzat eta Taldeko gainerako interesdunentzat (langileak, hornitzaileak, bezeroak, gizartea oro har, etab.) aukerarik onuragarriena zala ondorioztatu zalako . Ikuspegi instituzionaletik, Bankua aktibo estrategikoa da Bizkaiarentzat, Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu enpresa handiena izanik sortzen dauen zuzeneko zein zeharkako inpaktuagaitik. Esaterako, Kutxabankek, bere erakundeen jarduera korporatiboaren bidez, 776 milioi euroko ekarpena egiten deutso Barne Produktu Gordinari, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia osoaren % 1,17. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoan 3000 zuzeneko enplegu mantendu ditu eta euskal diru kutxa publikoek 187 milioi euro jaso ditue guztira, tasa eta zerga moduan.Ikuspegi ekonomikotik, bitarteko errentagarritasun egonkor eta iraunkorra sortzen dauen inbertsioa da:

BBK-k biderik gatxena hartu eban, baina errotzearen eta egonkortasunaren aldetik onuragarriena zana eta eskatzen zan hori hoberen beteten egbana, hau da: partaidetutakoaren kudeaketa osasuntsu eta zuhurra eta ondarearen pixkanakako dibertsifikazinoa bankuarekiko mendekotasuna Hori guztia bere Gizarte Ekintza sendotzeko helburuagaz, hori dalako bere izateko arrazoia.

Kontrolari eustea

Ingurune makroekonomikoaren eta, zehazki, bankuen negozioaren aldagai nagusien  bilakaerari buruz 2014an egin ziren aurreikuspenak ez ziren bape be baikorrak. Baldintza horreetan, edozein desinbertsino eragiketak ondare galera nabarmena ekarriko eutsan BBKri, Gizarte Ekintza gauzatzeko gaitasun txikiagoagaz batera, eta Kutxabank, euskal zerbitzu enpresa handiena, bertan mantentzea arriskuan jarriko eban, beste inbertsino batzuen sarrereagaz deslokalizazinoa gerta zitekeelako.

Hau da iaz  Deusto Bussiness School erakundeak egindako azterlanak lortutako ondorio nagusietako bat. Azterlan horren arabera, burtsara ez urteteko erabakiari esker, 2000 milioi euroko galerak saihestu ziren. Horrez gain, azterlanak dino: “argi geratu da burtsara ez urtetearen erabakiak modu eraginkorrean babestu dauela BBK Fundazinoaren balioa eta hori, azken finean eta gizarte ekintzaren bitartez, Bizkaiko herritar guztien onurarako izan da”.

Deustok egindako lanak beste aukera bat be aztertu eban: Kutxabankek bankuaren kapitalaren % 17 saldu izana, saltzeko eskaintza publiko bidez, modu horretan akzinoen% 40 bakarrik mantenduta. Hori egin izanez gero, Espainiako Bankuak behartutako erreserba funtsa (235 milioi euro bost urtetan) eratzea saihestuko zan.

Deusto Bussiness School erakundeak bi hipotesi honeek aztertu zituan 2015 eta 2021 arteko urte bakoitzarentzat. Halaber, momentu bakoitzean zer gertatu izango litzatekeen kalkuletako, lau adierazle hartu zituan kontuan: salmenta horrek BBKri ekarriko eutsan minusbalioa; zorroan mantenduko zituan akzinoen % 40 horrek sufrituko eban balioaren kontabilidade narriadurea; % 17 hori saltzearen ondorioz jasoko ez leukezan dibidenduak; eta salmenta horren ondorioz egingo zituan beste balore batzuetako inbertsinoekin lortuko leukiezan dibidenduak. Azken alderdi honi dagokionez, azterlanak ondorioztatu eban beste enpresa batzuetan inbertidutako diru horren errendimendua izango zala BBK-k Kutxabanken akzinoekin lortu dauen itzulkina baino txikiagoa, kontuan hartuta Ibex-ak garai haretan eskaini eban batez besteko dibidendua.

Deustok BBKri kalkulatu deutsan 1551 milioi euroko ondare galera da, hain zuzen be, 2015 eta 2021 urte artean sufridu izango luken narriadurearen batezbestekoa. 2019 urte amaieran burtsara atarateko erabakga hartu izan balitz, BBK-k 1830 milioi euroko galerak sufrituko zituan, aldiz, 2016 urte amaieran urten baleu, 2000 milioi euroko galerak sufrituko zituan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular