Milioi bat euro Guggenheim Bilbao museoarentzat

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emongo dau laguntza
Guggenheim Museoa / BIZKAIA IRRATIA

Eusko Jaurlaritzak atzo onartu eban milioi bat euroko partida bat bideratzea Guggenheim Bilbao museora artelanak erosteko. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Bilboko Arte Moderno eta Garaikideko Museoaren Edukitzailea finantzauko dau diru-kopuru horregaz. Era guztietako artelanak eta arte-sorkuntzak erosi eta ustiatzen dauzan soziedade bat da, baita arte-erakusketak eta -erakusketak antolatzen dauzana be.

Gobernu Kontseiluak onartutako akordio-proposamen horren bidez, Ekonomia eta Ogasun Sailak erantzun egin deutso Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2023ko aurrekontuan aurreikusita ez egoan zuzkidura gehigarri baten eskaerari. Holan, Eusko Jaurlaritzak soziedade horri egiten deutson ekarpena Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpenagaz parekatzen da, ekarpen gehigarri hori 2023ko aurrekontuan aurreikusita egoalako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular