Ehun dronek Portugaleteko zerua argituko dabe zapatuan

Flock Drone Artek dronakaz egingo dau bere showetako bat Portugaleteko Kai Zaharrean
Droneen ikuskizuna / Flock Drone Art

Zapatu honetan, jorrailaren 29an, Flock Drone Art enpresak Portugaleteko Kai Zaharrean eskainiko dau III. Portugalete Dantzan, bere show-rik ospetsuenetako bat. Emonaldi honeetan milaka persona biltzen dira. Flock Drone Art-en talde artistikoak dronen argiagaz egindako irudien edertasunaren bidez gidatzen dau ikuslea, musikearen erritmoan ehun dron inguruko koreografiagaz eta soinu efektueklagunduta. 100 metroko zabalera eta kilometro bateko distantziara ikusteko moduko irudiak osotzen dira.

Flock Drone Art erreferentziazko enpresa bihurtu da ekitaldi jentetsuetan dronak erabilten. Fran Arnauk, Flock Drone Art-en sortzaileetako batek eta CEOak, azaldu dauenez dronakaz egiten diran ikuskizunak euren lehentasunen artean dagoz, dagoeneko oso erabiliak dagozan beste teknologia batzuen gainetik, piroteknia edo mappingaren gainetik, adibidez.

Azken bi urteetan 100 show-tik gora egin dauz, eta ikuskizun horreek zerbitzu hori eskatzen daben erakunde publiko eta pribaduen apustu handienetako bat dira datozen urteetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular