‘Bilboko kalealdia’, 35 emonaldi barrigaz dator

Casilda Iturrizar Parkearen inguruko hainbat espaziotan garatzen da Jaialdia
Bilboko kalealdia / Bizkaia Irratia

Bilboko Udalak urtero antolatzen dauen ‘Bilboko Kalealdia’ Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak 24. edizinoa hasi dau Casilda Iturrizar parkean. Jaialdiak 35 emonaldi dauz guztira, eta Casilda Iturrizar Parkearen inguruko hainbat espaziotan garatzen da, urmaeletik gertu kokatutako agertokiekin. Zonalde horretan lau gune egongo dira, Arte Ederren Museoaren inguruan eta Pergolan.

Parkeko ikuskizunak 16 konpainiaren eskutik iritsiko dira. Euskal konpainien artean dagoz Barré Cía., Barsanti Cía., Estefanía De Paz Asín, Jokai, Led Silhouette, Mala Brigo Cía., Olatz Gorrotxategi, Orain-Bi Cía., Panpotx Kultur Elkartea, Toño Valdivieso eta Zanguango Teatro. Horrekin batera, Estatuko Sound De Secà, Ele Cía. eta Hilarilar Marionetas konpainiak eta Dekru (Ukraina), Cirque Hirsute (Frantzia) eta Fernando Leija/Flores Teatro Danza (Mexiko) nazinoarteko taldeak arituko dira.

Urmaelaren inguruko dekorazinoa Toño Valdiviesok egiten dau, natura industriagaz bat egiten dauen tokiko artistak, birziklautako materialen bidez. Bilboko Kalealdiaren 2023. edizinoak be Food Trucks izango dau eta umeentzako gargantuaren bisitea.

Parketik igaro ondoren, jaialdia uriko beste espazio batzuetara aldatuko da; Arriaga Antzokiaren alboan; Alde Zaharrera, Plaza Berrian, Kapelagintza kalean eta Posta kalean agertokiak dauzana; Areatzako Tingladoak; Bizikidetza Plazara, Isozaki Dorreen artean, eta Gas Plazara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00