Euskal Éclair bat, Frantziako Tourreko pastel horia

Euskadiko Artisau Gozotegiak alkartu egin dira Frantziako Tourreko pastela sortzeko
Frantziako Tourreko pastela / Bizkaia Irratia

Euskadiko Artisau Gozotegiak alkartu egin dira Frantziako Tourreko pastela sortzeko. Euskadiko Artisau Pastelgintzako 3 alkarteak alkartuta, Tourra Euskaditik igaroten dan egunetan dastatzeko pastel bakarra sortzeko idea sortu zan.

Pastela Frantziako gozogintzeari egindako keinu bat da. Éclair bat da, goiko aldetik horiz margotua beti be irabazlearen mailorearen kolorea simuletako. Barrutik, limoi krema leun batez beteta dago. Apaingarri lez, pastelak txokolatezko logotipo bat daroa gainean Tourreko logoagaz eta ikurrinagaz.

Idea tradizino handia daben Euskadiko artisau gozogintza sektorea ikusarazteko helburuagaz sortu zan eta Euskal Herriko pastelerietan erosi ahal izango da bira pasa arte.  Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak babestu dabe proiektua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00