Haizea Osesek eta Andoni Espartak irabazle Euskadiko Zailtasun Eskalada Txapelketean

Derioko Biwak Climbing-ek hartu eban EMFren titulua lortzeko borroka
Euskadiko Zailtasun Eskalada Txapelketea / Euskal Mendizale Federazioa

Joan dan bagilaren 24an, Derioko Biwak Climbing-en instalazioetan egin zan EMFk antoletan dauen Euskadiko Zailtasun Eskalada Txapelketea. Biwak duela gutxi sartu da Euskadiko indoor eskaladako instalazioetan eta espazio bikain horretaz 90 parte-hartzailek gozatu ahal izan eben Haur Mailatik Beteranoetara. Ia 300 lagun bildu ziran Derioko rokodromoan, batzuk Euskadiko tituloa lortzeko lehian, beste batzuk Open Biwak lasterketean podiuma lortzeko lehian, eta, gainera, hainbat eskalada-zalek egun oparoaz gozatu nahi izan eben.

Zailtasun-mailak kirol garapen handiagoa eskatzen dauen arren, ia ehun parte-hartzaile bildu ziran eta José Luis Palau, Jerome, Bittor Esparta eta Iñaki Arantzamendi ekipatzaileek prestatutako ibilbideez gozatu eben. Araututako kategoria guztiak bildu ziran, Haur eta Beteranoak barne, eta ofizialki puntuatzen ez bazuten be, lehiaketako eskaladaren esparruan belaunaldi guztiak ikusteko be elkartu ziran.

Lehiari dagokionez, Haizea Osés eta Andoni Esparta (maila absolutuan), Garazi Uriarte eta Manex Iñurrategi (U18), Maddi Agirre eta Gari Markuerkiaga (U16) eta Araceli de Bilbao eta Eñaut Uson (U14) izan ziran txapeldun.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular