Sormeneren Udabarriko Edizinoa apirilaren 27tik 30era bitartean ospatuko da

Sormene proiektuaren bereizgarria emakumezko sortzaile euskaldunen lanak nabarmentzea izango da
Sormeneren Kartela / BIZKAIA IRRATIA

Astebetez, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxea euskal kultur sorkuntzako proiektu barritzaileen plaza bihurtuko da. Euskerazko kultur adierazpideak aintzat hartuko dauz: literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza eta arte plastikoak. Sormene.eus webgunearen bitartez, zuzenean ikusteko eta gozetako aukerea egongo da.

Helburu nagusien artean honeexek dagoz; Sormene plazara konbidatzea Euskal Herriko kultur proiektu aurrerazaleak, euskerazko kulturara erakartzea herrialde guztietako euskaldunak, kulturaren zaleak sortzea eta sustatzea, sortzaileak izango diran zaleak trebatzea eta euskal kulturaren transmisinoa bermatuko dauen espazioa prestetea. Era berean, Sormene proiektuaren bereizgarria izango da, emakumezko sortzaile euskaldunen lanak nabarmentzea.

Jaialdia apirilaren 27 an, eguenean, hasiko da ikasleentzako tailerragaz eta ikusentzunezko bategaz. Josi Sierra galdakoztar zinemagileak Sormeneri buruzko laburmetraiak zelan grabau eta editatu erakutsiko deutse ikasleei. Hurrengo egunetan, 30 minutuko emonaldiak izango dira (Galdakaoko leku ezbardinetan eskainitako diranak) edo BideoSormene rallyean aurkeztuko diran laburmetraien proiekzinoa egingo da, besteak beste. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular