Barandikaren asteburu gorena

Xabi Barandikak Zumaian eta Markinan irabazi eban pasadan asteburuan
Xabi Barandikak Zumaian garaile / Jai Alai World Tour

Zumaian Barandika-Lopez txapeldunak izan dira, Goikoetxea-Manzi 13-15 eta 8-15 irabazi ostean. Lehenago Cosme-Zabalak Arbe-Uranga menperatu dabez 14-15 eta 7-15ko emaitzekin.

Markinan Barandika-Basque lehen finalistak, Olharan-Zabala menperatu ostean 15-13, 10-15 eta 5-1. Lehenago Eñaut-Atainek Aaron-Uranga menperatu dabez 15-10, 13-15 eta 5-4.

Datorren asteko zapatuan izango da Markina-Xemeingo jaialdia. Bigarren finalerdian ARBE-LEKERIKA eta ERKIAGA-IBARLUZEA lehiatuko dira. Lekerika lesionatu egin zan bigarren jardunaldian eta aste honetan probatuko dau, jokatzeko moduan dagoan ala ez erabakitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular