Lehen jaialdi honetako lehen partiduan Ortuellako Gomezek eta Aretxabaletako Betegik 18-15 irabazi eutsen Zarrabeitia-Uriarteri, emakumeen esku pelotak etorkizun handia daukala berretsi eben neurketea batean. Lehia orekatu eta gogorra izan da eta azkenerako gazteenek garaipena eskuratu ahal izan dabe.
Eguneko partidu nagusiak, bere aldetik, bi zati oso desberdin izan ebazan. 16. tantora arte, lehia oso orekatua suertatu da eta hortik aurrera Amaia Aldaik bere legea ezarri eban, pelotari beste erritmo bat sartuz. Hori bai, pixkanaka-pixkanaka, azpitik datozen pelotari gazteak gero eta gertuago dauzkate egungo izar nagusiek eta Olatz Beitia lekeitiarrak estutu on bat eman eutson. Beitiak oso partidu ona jokatu eban eta elite maila honetan bere lekua irabazten ari da kantxan eta erakutsitakoaren arabera etorkizun polita dauka aurretik. Hori bai, azkenerako txapeldunaren aurrean amore emon behar izan eban. Atzean, Oses eta Mendizabal nahiko parekatuta ibili ziran eta bietako inork ez eban bestea nabarmen dominatu. Garaipen honekin, Aldai-Osesek lehen puntua eskuratu eben Udako Master LABORAL KUTXA torneoan eta lehiaketea honetako lehen liderrak dira.