Euskadik irailean egingo dau Asteklimaren laugarren edizinoa

Ekitaldiz betetako klima larrialdiaren kontrako astea irailaren 22tik urriaren 1era egingo da
2022ko asteklima / Ihobe

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, klima aldaketearen aurka mobilizatzeko jarduerez beteko da Euskadi, ASTEKLIMA 2023-Klima eta Energiaren Astearen laugarren edizinoarekin. Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Ihobe eta EEE erakunde publikoen bidez sustatutako ekimen honek herritarrak kontzientziatu eta mobilizatu nahi dauz beharrezko trantsizino energetiko eta klimatikoari aurre egin diezaioten, premisa baten pean: ekintza danak, txikiak izan arren, garrantzitsuak direla.

ASTEKLIMA 2023k EAEko hiru lurralde historikoetara zabalduko dau jarduerez jositako egutegia: tailerrak, hitzaldiak, interpretazino txangoak, jokoak eta beste esperientzia batzuk. Jarduera horiek aproposak izango dira euskal gizarteko era guztietako ikusleentzat –kasu
askotan, guzti-guztientzat–. Hala, klima aldaketeak dakartzan erronkeak ezagutzeko aukerea izango dabe, eta gaur egungo eta etorkizuneko erronka klimatikoei eta energetikoei aurre egin ahal izateko tokiko jardunak daukan garrantzia ulertuko dabe.

Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen laugarren edizinoa izango da aurtengoa. 2019an sortu eben, herritarrak kontzientziatzeko eta klima aldaketari aurre egiteko konpromiso pertsonalerantz mobilizatzeko. 2022ko aurreko edizinoan, 58 udalek, mankomunitate batek eta hiru administrazino batzarrek hartu eben ekintza klimatikoari begirako konpromisoa, eta baita sektore pribatuko hiru elkartek eta bost erakundek be. Horri esker, 200 jarduerea baino gehiago antolatu ahal izan ziran, udalerrien eta herritarren ekintza ardatz hartuta, klima aldaketearen eta trantsizino energetikoaren erronkea dela-eta herritarrak mobilizatzeko eta gaia beren agendan txertatzeko.

Beste esperientzia batzuen artean, tokiko ekoberrikuntza klimatikoko proiektuen aurkezpenak egin ziran, hala nola Oñatiko (Gipuzkoa) Natur Eskolan, bioeraikuntza soluzinoak eta naturan oinarritutako soluzinoak txertatuta birgaitutako eskolan; edo klima aldaketari, berrerabilerari, birziklapenari, robotikari, kosmetika naturalari, konposta egiteari eta beste hainbat gairi buruzko tailerrak; bai eta herritarren boluntariotza ekimenak be, hala nola itsas hondoen garbiketak, landaketak edo zaborra jasotzea; edo gure ingurunea ezagutzeko txangoak eta ibilbideak, zein kultur proposamenak: antzerkia, kontzertuak, ipuin kontaketak edo horma irudiak.

ASTEKLIMAren edizino hartako beste jarduera nabarmenetako bat “Ondare naturalean ekintza klimatikoa bultzatzeko tresnak” jardunaldia izan zan, non Ihobe sozietate publikoak ondare naturalean ekintza klimatikoa bultzatzen daben tresnen bilduma berritzaile bat aurkeztu eban (metodologiak, analisi tresnak, kalkulu tresnak eta kasu praktikoak), klima aldaketak Euskadiko ondare naturalean daukazan ondorioei buruzko diagnostiko prozesua sinplifikatzeko asmoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00