Igorren domekan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bosgarren kanporaketea

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da azaroaren 25eko Lemoako finalaurrekora
Igorren jokatuko dan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako parte-hartzaileak / Europa Press

Bizkaiko Bertsolari Txapelketea kanporaketa fasea bukatzetik gertu dago, azkenaurreko kanporaketea domekan egingo baita, urriaren 29an, Igorreko Lasarte aretoan, Aissa Intxausti Aburruza, Asier Galarza Garai, Eneko Aldana Carrasco, Janire Arrizabalaga Munduate, Jone Larrinaga Dañobeitia eta Oihana Bartra Arenas bertsolariekin.

Bertsozale Elkartetik jakinarazo dabenez, domekako saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da zemendiaren 25eko Lemoako finalaurrekora, eta gainontzekoek horretarako aukera izango dabe puntuazinoaren arabera.

Amaia Ugalde Begoña izango da gai-jartzailea, eta Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, eta Mirari Azula Aurrekoetxea epaimahaiko kideak. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.

Saioa 17:00etan hasiko da eta sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, Lasarte aretoko txarteldegia zabalduko litzateke domekan bertan, 16:30ean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular