Azkuna Zentroak – Alhóndiga Bilbaok, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Zentroak, sorkuntzaren alde egiten jarraitzen dau komikigintzako nazinoarteko egoitzaren deialdi barri batekin. Egoitza gurutzatua da hiru pertsonentzako, honeek La Maison de la Littérature de Québec, Angoulêmeko la Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l’Image eta Azkuna Zentroa, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa bisitetako.
Hiru komikigilek hartuko dabe parte Angoulêmen, Bilbon eta Quebecen egingo dan proiektu honetan. Irailaren 11n itxiko dan deialdiaren bidez, 3 pertsona hautatuko dira: Frantziako egoiliar bat, Espainiako bat eta Kanadako bat. Egoitza gurutzatuko programa hau Angoulêmen (hilabete bat, urtarrilaren 20tik otsailaren 20ra), Bilbon (hilabete bat, otsailaren 20tik martxoaren 24ra) eta Québec-en (hilabete bat, martxoaren 25etik apirilaren 25era) garatuko da.