Labriten erremontea protagonista astelehenetik aurrera

San Fermin Kopako erremonte profesionaleko txapelketea jokatuko da
Zeberio eta Otano azken finalean / Fundación Remonte Euskal Jai Berri

San Ferminetan erremontea izango da protagonista. Iruñeako Labriten garagarrilaren 10, 11 eta 12an, San Fermin kopako erremonte profesionaleko txapelketea jokatuko da, aurten, gainera, bi kategoria egongo dira: promozinoa eta lehenengo maila.

Torneoko lehen jardunaldia astelehenean, hilaren 10ean, jokatuko da, lehen partidua Sagaseta-Agirrezabala eta Oses-Baztan artekoa izan da, promozino-ligaxkari jagokona. Ondoren, Lehen Mailako lehen finalerdia jokatuko da Zeberio II-Ion, Jabalera-Otanoen aurka.

Hurrengo egunean, hilaren 11n, martitzena, bigarren jardunaldia jokatuko da 10. Eguneko galtzaileen eta Iturregi-Mitxeoren arteko primera-ligaxkan. Ondoren, Lehen Mailako bigarren finalerdia jokatuko da, Uterga-Barricart eta Matxin III-Saldias.

Bi jaialdiak, hilaren 12ko finala lez arratsaldeko 16: 45ean hasiko dira. Leihatilea jaialdia hasi baino ordu erdi lehenago irekiko da, 16: 15ean.

Txapelketea, Erremonte Fundazioko erakunde guztiak bezala, ADANOk (Nafarroako Haur Minbizidunen Elkartea) antolatzen dau, eta jaialdietarako eguneroko sarrerak 10 euro balioko dau. Hiru jaialdietarako abonua be egongo da 15 euroren truke. Hainbeste eguneko sarrerak, hala nola abonamendua, leihatilan erosi ahalk. Batzen dan dirua oso-osorik ADANOrentzat izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular