Lointek Gernikak Sara Madera fitxatu dau hurrengo denporaldirako

Barne jokoko jokalaria Reyer Venezia talde italiarretik dator
Sara Madera / Europa Press

Lointek Gernikak Sara Madera fitxau dau hurrengo denporaldirako. Barne jokoko jokalaria Reyer Veneziatik dator eta badaki zer dan Malosten jokatzea iaz Eurocup Womenen jokatu ostean. Italiarrak 5,9 puntu eta 3,6 errebote lortu dauz bataz beste Serie An eta 5,3 puntu eta 2,4 errebote Europako txapelketan.

186 zentimetro luzeko italiarrak balioaniztasuna emongo deutso taldeari, kanpotik zein barrutik jokatu leike. Txikitatik Italiako selekzinoan jokatu dau eta orain 3×3 modalidadean jokatzen dau. Italiako jokalari gazte onenetarikoa da eta Veneziara orain dala denboraldi bi heldu zan Bronin 14,8 puntu eta 8,1 erreboteko bataz bestekoak eskuratu eta gero. Gernikakoa bere herrialdetik kanpoko lehendabiziko esperientzia izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular