Asteburuan San Fermin txapelketako finalak izan ziran.
Emakumezkoetan Zabaleta-Gaminde sorpresa emon eta irabazle atera ziran Arrizabalaga-Osesen aurka 17-22. Lehenago Garai-Galeanok irabazi eben 14-18 Aldai-Bergararen aurka.
Gizonezkoetan, Altunak 14-22 irabazi eutson Jakari.
Binakakoen San Fermin txapelketean, barikuan Larrazabal-Mariezkurrak 22-9 sendo bat lortu eben Elordi-Martijaren aurka, baina atzo bikote galtzaileak 22-8 irabazi eban Peña-Albisuren aurka, finalerako tiketaren esperantza mantenduz. Lehenago Zabala-Bikuñak 22-15 irabazi eben Zubizarreta-Eskirozen aurka.
Zapatuan Altuna-Rezustak galdu egin eben Jaka-Arangurenen aurka 22-18, eta gaur gauean Jokin eta Rezustak Ezkurdia-Zabaletaren aurka jokatuko dabe.
Bestalde, eskuz-eskuko finalaren errepikapena izango dogu Elordi eta Altunaren artean, garagarrilako 18an Atanon.