Amorebietak Marco Da Graca italiarra fitxatu dau, Juventusek lagata

Palermoko aurrelari italiar gaztea Jauregigaz lehiatzeko etorri da
Marco de Graca, Juventusetik lagatako aurrelari barria / SD Amorebieta

Cosimo Marco Da Graca (Palermo, 2002-05-01) futbolari italiarrak Amorebietan jokatuko dau denporaldi bukaerara arte. Champions Leaguen debuta egin dauen aurrelaria Juventusetik dator lagaturiko jokalari lez.

Da Graca Palermo FC-eko beheko kategorietan trebatu zan 2018ko udan, 16 urte ebazala, Juvera iritsi aurretik. Mailak igoten joan zan talde turinarraren filialera iritsi arte, non azken bi denporaldietan Serie C-n lehiatu dan.

Futbolari urdin barriak bi norgehiagoka ofizial jokatu dauz La Vecchia Signoraren lehen taldeagaz, bat SPALen aurka Italiako Kopako final-laurenetan eta bestea Champions Leaguen Suediako Malmören aurka. 2021eko gabonilean izan zan, txapelketako multzo-fasean, Juventus Stadiumeko berdegunera azken minutuetan sartu zan Moise Keanen ordez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular