Athleticek Nahikari Garcia, Real Madrileko aurrelari eta Realako golegile historikoa fitxatu dau 2025arte

Urnietako aurrelaria libre iritsi da Real Madriletik, non bi urtez jokatu dauan, Realeko ikur bihurtu ondoren
Nahikari Garciaren aurkezpena Ibaiganen / Athletic Club

Nahikari Garcia golegileak (26 urte) Athleticen erasoko aldea indartuko dau 2025eko bagilaren 30era arte sinatu ostean. Urnietako aurrelaria libre iritsi da Real Madriletik, non bi urtez jokatu dauan, Realeko ikur bihurtu ondoren, bere historian gol gehien sartu dauzan jokalaria baita, 104rekin.

Gipuzkoarrak, Klubaren apustu handia erasoko posizinoetarako, Athleticeko presidentearekin eta Xabi Arrieta emakumezkoen kirol zuzendariarekin batera sinatu dau bere kontratua Ibaiganen. Bihar hasiko da lanean.

Jokalari internazionala David Aznarren aginduetara jarriko da barriro, Real Madrilen alkarrekin egon baitziran. Medikuntzako ikaslea da, eta zuri-gorri gisa golak egiteko motibazino handiarekin iritsi da. Pasa den denporaldian, Real Madril taldearekin jokatu ebazan 12 partidutan 7 gol sartzeko gai izan zan.

Nahikarik, Añorga KE taldean hezia 2013an Realera iritsi arte, esperientzia handia eskainiko dau, nahiz eta gaztea izan. 17 aldiz izan da internazionala eta Munduko Txapelketa absolutu bat jokatu dau (2019). Gainera, bere gol batekin donostiarrek Kopako titulua lortu eban.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular