Eneko Larrea mallabitarrak brontzea lortu dau altuera jauzian Espainiako txapelketan

Valentziako Torrenten jokatu da Espainiako atletismo txapelketea
Eneko Larrea Valentziako Espainiako txapelketan / Durangon

Eneko Larrea mallabitarrak brontzezko domina lortu eban, altuera jauzian, joan dan astean Valentziako Torrenten ospatu ziran Espainiako atletismo txapelketa absolutuetan. Atleta bizkaitarrak brontzezko metala lortu eban 2,10 metroko markeari esker.

Larreak, Realaren klubarekin lehiatuz, saiakera bi huts egin ebazan 2,12 metroko altueran, eta behin saiatu zan 2,14 metroko altueran. Marka biak gainditzea lortu ez ebanez, aurreko balioarekin konformatu behar izan eban, errekor pertsonaletik hiru zentimetrora.

Urrea Carlos Rojasek (Unicaja Jaen) irabazi eban 2,16 metroko markarekin eta zilarra, barriz, Eduard Fabregasek (Atl.Intec-Zoiti) 2,12 metrorekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular