Euskadik alerta gorria ezarri dau eguazten honetan, arratsaldeko hirurak eta seiak bitartean

42 gradu arteko tenperaturak egongo dira
Bilboko kaleetako termometro bat / Europa Press

Eusko Jaurlaritzak alerta gorria ezarri dau eguazten honetarako Euskadin, tenperatura oso altuak izateko arriskuagatik, arratsaldeko hirurak eta seiak bitartean, eta 41-42 gradura irits daitekez Kantauri isurialdeko mendebaldeko zenbait puntutan.

Segurtasun Sailak jakitera emon dauanez, tenperatura maximoak 36 gradu ingurukoak izan daitekez kostaldean, 40 gradu ingurukoak barnealde kantauriarrean eta 39 gradukoak trantsizino-eremuan eta Ebroko ardatzean.

Halaber, tenperatura oso altuengatik naraja alerta mantentzen da, eguerdiko hamabietatik gaueko bederatziak arte, kostaldean, 26 gradura irits baitaitezke.

Gainera, baso-suteak izateko arriskua nahiko handia da Euskal Autonomia Erkidegoan, hezetasun erlatibo txikia eta hegoaldeko haizea dagoelako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular