Nafarroako txapelketako bigarren jardunaldia Iruñan

Otxandorena-Ionek Zeberio-Saldias menperatu ebezan 29-35ko emaitzarekin
Nafarroako txapelketako bigarren jardunaldia / Fundación Remonte Euskal Jai Berri

Otxandorena-Ion Nafarroako Foru Erkidegoa – G.P. Magna 2023 Erremonte Profesionaleko XVIII. Lehen jardunaldian irabazi ondoren, bigarren garaipenea lortu eben zapatu honetan Elizondon, Zeberio II-Saldias 29-35 mendean hartuta. Zeberiorekin nagusitasun gorriarekin hasi zan norgehiagoka baina urdinek, Ion lider zala, garaiz erreakzionatu eben bueltea emoteko.

Jaialdiari hasierea emoteko, San Fermin Torneoko promozino finalaren errebantxa jokatu zan Sagaseta-Agirrezabala eta Iturregi-Mitxeoren artean. Oraingoan, Iturregi-Mitxeo txapeldunordeek 24 eta 30 eraman eben katua uretara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular