Hego haizeak astinduko gaitu gaur

Indartsu ibiliko da, haizegune zein haizegune ez diran tokietan
Getxo / Bizkaia Irratia

ur hegoaldeko haizea bizi ibiliko da, haizeguneetan zein haizeguneak ez diran tokietan. Tenperatura maximoek gora eigngo dabe  barriro eta Kantauri isurialdeko altuenak 20 ºC-tik gorakoak izango dira. Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da; iparraldean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira nagusi eta euria egiteko aukera txikia izango da, hegoaldean hodei trinkoagoak agertuko dira eta euria egin leike noizbehinka. Arratsaldetik aurrera ostarteak zabalduko dira.

Itsasoko egoerea

Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 4-5eko indarragaz. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo dau. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 m baino olatu txikiagoak altxatuko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00