Joseba Iraolak beste astegoien eder batez gozatu nahi dau Europako mendi lasterketen txapelketan. Sei podium jarraian egin ondoren, Joseba Iraolak Suitzan parte hartuko dau bariku honetatik aurrera. Ursanne-Les Rangiers proban parte hartuko dau. “Hiru aste igaro dira azkenekoz korridu gendunetik. Luzea egin da. Ia astegoienero korrika egiteko dinamika batetik gentozan. Eta gustatzen jakunera itzultzeko gogoa daukagu. Suitza oso ondo emon jakun aurreko edizinoan lehen urtea izateko. Laugarren izan ginen eta aurten podiuma lortu nahi dogu. Ea dinamika polit honekin jarraitu geinken”.
“Txapelketako hiru lasterketa baino ez dira geratzen, beraz, findu egin behar da. Lehen hiruren artean geratzen saiatuko gara, eta batzen jarraituko dogu, aurkari batzuk alkarrengandik urrun dagozalako. Beste pauso bat emoteko eta ilusinoz jarraitzeko unea da. Ez da guretzat lasterketarik onena egiten diran abiadurengatik, baina ibilbidea polita da eta gozatu egin behar dugu”, nabarmendu eban Iraolak Suitzara bidean.
Joseba Iraolaren Euskal Selekzinoa podiumera igo da Ascoliko Paolino Teodori Koppan. Eta baita Txekiar Errepublikan (Ecce Homo Sternberk), Portugalen (Falperra), Asturiasen (Fitoko igoera), Austrian (Rechberg), eta Frantzian (Saint Jean du Gard- Col Saint Pierre) be. Balmasedakoak ilusinoz gainezka jarraitzen dau denporaldi bikain honetan.