Nico Serranok 2026arte kontratua barritu dau eta PEC Zwollera lagata joan da

Jokalari zuri-gorriak Herbehereetako lehen mailako taldean jokatuko dau aurtengo denporaldian
Nico Serranoren kontratu barriketa Mikel Gonzalezekin Lezaman / Athletic Club

Athletic Clubek Nico Serranoren kontratuaren klausula bete dau, 2026ko ekainera arte lehen taldeko jokalaria izan dadin.

Gainera, Athletic Clubek eta PEC Zwollek akordioa lortu dabe Serranok 2023/24 denporaldian lagata joka dezan. Talde hau Eredivisien dago, Herbehereetako lehen mailan, joan dan denporaldian maila horretara igo baitzan.

Nico Serranok (2003) 18 urterekin egin eban debuta Athleticen Marcelinoren eskuz eta 17 partidu ofizial jokatu dauz eta gol bat sartu dau lehoi gisa. Iragan denporaldian Bigarren Mailako CD Mirandes taldean aritu zan lagata, Joseba Etxeberriaren agindupean, Beñat Prados lehoikumearekin. Denporaldiaurre zuri-gorrian zehar Mexikoko birako bi lagunartekoetan parte hartu eban, Chivas eta Necaxaren aurka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular