Bizkaia Irratia

Zeru garbia gaur

Arratsaldean lainotzera egingo dau
Elantxobe-Ogoño / Bizkaia Irratia

Egunaren hasieran zerua oskarbi egongo da, kostaldean izan ezik; goizean goiz barrualdeko leku batzuetan lainoguneak agertu leitekez, baina goiza aurrera joan ahala jaso egingo dau. Arratsaldean iparraldean behe-hodeiak ugaritu egingo dira; arratsaldearen amaieran hegoaldeko lekuren batzuetan be zabalduko dira hodeiak, iparraldeko haizearen oindorioz. Egunaren amaieran Kantauri isurialdeko toki batzuetan zirimiria egingo dau seguruenik. Tenperatureak antzean jarraituko dau.

Itsasoko egoerea

Mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarragaz, eta arratsaldean iparraldera aldatuko da. Itsaskirria izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00